Bidaia bukatzeko, aplikazioan adierazitako gure aparkalekuetako batera joan. Jarraitu jarraibideei zure bidaia ongi bukatzeko:
- Ainguratu bizikleta postean edo ilarako azken bizikletan eskulekuan eta atzeko gurpilean, eskuin aldean, dituen bi imanekin, lurreko adierazpenei jarraituz.
- Biratu eskulekua 30º inguru eskuinerantz bizikleta sartzen errazteko eta bizikletaren bi imanak ongi ainguratu direla ziurtatzeko. Bizikletak "bip" soinu bikoitza egingo du.
- Automatikoki bukatu da zure bidaia. Bidaia bukatutakoan, haren laburpen bat jasoko duzu. Hala ez bada, jar zaitez harremanetan Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin, mesedez.
⚠ Ez zaitez joan aparkalekutik aplikazioan bidaia bukatu arte.
*Adi, bidaia bukatzen duzunean, 20 minutu itxaron beharko duzu hurrengoa hasi aurretik aurreko bidaiak 3 minutu baino gehiago iraun baditu*
-----------------------------
Zure bidaien historiala kontsultatzeko, sakatu zure profileko ikonoa hasierako orriaren goiko ezker partean eta, jarraian, sakatu “NIRE IBILBIDEAK". Ibilbide zehatz bat sakatzen, hurrengoak ikusiko dituzu:
🗓 Bidaiaren eguna eta ordua.
💰Fakturatutako prezioa.
⏱ Bidaiaren denbora eta egindako distantzia.
❓ Arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure aplikazioko zuzeneko txatean edo telefonoz, hona deituz: +34 660354053. Gainera, e-posta bat bidali dezakezu gure helbidera: mugibike@mugibike.eus.