Bidaiak seinaka kobratuko dira, edo bidaietan 6€ kontsumitu dituzunean, edo 6 egunean behin.
💶 Bidaia baten prezioa
Bizikleten alokairua jarraian adierazitako tarifen arabera fakturatuko da, desblokeatze-tarifa kanpo. Alokairuko minutu guztiak hartzen dira barne:
30 minutu arte: 0,99€
31 minutu eta 120 minutu artean: 0,04€ / minutu
121 minutu eta 240 minutu artean: 0,05€ / minutu
241 minutu eta 12 ordu artean: 18€
12 ordutik aurrera : 25€ eta kontua hilabete batez bertan behera uztea.
⏸ "Etenaldi" funtzioa oso erabilgarria izango da bizikleta denbora labur batez ibilgetzeko.
Bidaia eteteak ez du tarifikazioa eteten.
----------------
👥 Gomendatu
Dagoeneko MugiBIKEren erabiltzailea bazara eta erabiltzaile berri bat gomendatu nahi baduzu:
- Gonbidapen-kode bat partekatu dezakezu MugiBIKE aplikazioaren “Gomendatu” eremutik: erabili “Partekatu” botoia esteka zure lagunari bidaltzeko edo kopiatu eta itsatsi zure gonbidapen-kodea mezu pribatu batetan eta partekatu ezazu, sare sozialetan, adibidez.
- Esteka jaso duen zure lagun bakoitzak bidaia bat egiten duen bakoitzean, 20 minutu gehituko dira doan zure kontuan! Doako minutuen saldoa kontsultatu ahal izango duzu aplikazioaren “Gomendatu” eremuan.
MugiBIKE erabiltzaile berria bazara:
- Gomendatu zaituen pertsonak esteka bat bidali badizu, hura sakatu eta hari jarraitu MugiBIKE aplikazioa zure smartphonean irekitzeko (deskargatu ondoren, jakina).
- Gonbidatu zaituen pertsonak gonbidapen-kode bat bidali badizu, hura sartu aplikazioko "Ordainketak eta deskontuak” eremuan zure lehen bidaia egin aurretik.
- Estekaren bitartez edo kodea gehituz sartzen zarenean, mezu bat jasoko duzu zure lehen bidaiak 20 minutu doan jaso dituela adierazten.
Gonbidapen-kodea erabiltzaile berri baten lehen bidaian bakarrik aplikatu daiteke: beraz, ezin dira sartu gomendatu zaituen pertsona baten baino gehiagoren kodeak. Aldiz, nahi adina erabiltzaile gomendatu dezakezu. Eta doako minutu gehiago lortu!
----------------
✨ Sustapen-kode bat gehitu
Sustapen-kode bat gehitu dezakezu zuzenean MugiBIKE aplikazioan. Horretarako:
- Sakatu zure profilaren ikonoa hasierako orriaren goiko ezkerreko aldean
- Sakatu “Ordainketa eta deskontuak”
- Sakatu “Beherapen-kode bat gehitu” eta, gero, gehitu.
Eskaintza erregistratuta al dago? Eremu honetan egiaztatu dezakezu: “Ordainketa eta deskontuak”. Zure hurrengo bidaiaren tarifan hartuko da kontuan automatikoki.
----------------
❓ Arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure aplikazioko zuzeneko txatean edo telefonoz, hona deituz: +34 660354053. Gainera, e-posta bat bidali dezakezu gure helbidera: mugibike@mugibike.eus.